Apostu etxeen aurkako dinamika herritarra jarri dute martxan Sanduzelaien

Apustu etxeen kontrako herri mugimendu berri bat sortu dute Sanduzelaien auzoan horrelako lokalekin dagoen kezka adierazteko. Izan ere, azken garaian Iruñan apustu etxeak zabaltzen ari dira, eta fenomeno hori bereziki, Sanduzelai bezalako auzoetan ematen ari da.

2019-ko ekainak 3

“Apustuek adikzio ikaragarria sortzen dute, eta beste droga batzuk ez bezala, ez dute adikzio horren zantzurik azalerazten. Ondorioz, zailagoa da adikzioa detektatzea, honek suposatzen duelarik ondorioak askoz ere kaltegarriagoak izatea”, adierazi dute prentsa ohar baten bidez.

Gaur egun apostu egitea edonoren eskura dagoela gogoratzen dute: ia taberna guztietan kirol-apustuak egiteko makina dagoelako, edo interneten bidez ere egin daitezkelako. Irisgarritasun horren beste adibide bat, azken urteetan zabaldu dituzten joku areto kopurua da. Gaur egun Nafarroan 53 joku areto daude.

Administrazio Publikoek apustu etxe eta makinen negozioan ez dute inolako kontrol neurririk ezarri salatzen dute. “Publizitatea ez dute debekatu eta aretoen irikiera eta tabernetan makinen instalazioak egiteko lizentziak erreztasun handiz ematen dituzte, adibidez.”

Hauen kokapena ere, deigarria da, gehienak Sanduzelai, Etxabakoitz, Errotxapean eta Buztintxurin zabaldu dira eta, auzo langileetan, hain zuzen ere. “Hau ez da kasualitatea, auzo horiek baitira langabezi tasa altuena eta gizarte-bazterketa handiena pairatzen duten auzoak. Apostu etxeek aberastu eta negozioa egin nahi dute gure auzokideen beharren kontura”.

Apustu etxeek elkarbizitza arazoak sortzen ari direla aipatu dute ere. “Gazte asko bertan elkartzen direnez, zaborra sortzen da kalean, goizaldeko ordu txikiak arte zarata sortzen da, hala nola noizbehinka liskarren bat, besteak beste”.

Herri mugimendu honetatik, argi utzi nahi dute, apustu etxeen bezeroak ez direla euren protesten helburu, haientzako guretzako bezero horiek “biktimak” direlako “heroina garaian gure auzoan zeuden yonkien antzera”. Arrazoi honengatik, lanean jarraituko dute “auzoari orokorrean eta gazteei bereziki, beste aisialdi mota bat eskeini eta elkarbizitza arazoak konpontzeko”. Apustu etxeak “kontrol sozialerako eta jendartearen desaktibaziorako botereak baliatzen” dituela ere gogoratu nahi dute, eta neurri horretan hainbat helburu markatu dituzte: Apostu makinen instalazioa tabernetan debekua, apostu etxeen publizitatea debekua eta Sanduzelaien dauden “Codere” eta “EuroVegas” apostu etxeak itxiera.

Hurrengo ostiralean, ekainak 7 arrtsaldeko 19.00etan Karrikagunen batzarra eginen dute helburu hauen aldeko lana antolatzeko.

Gehiago