Arbizu eta Lakuntzan aurten 1.500 lagunak korrika egiten bildu nahi nahi du Lasterbidean ekimenak
Leixterka denak itxaa! lemapean antolatuko dute Lastebidean nazio elkartasun lasterketaren zazpigarren edizioa. Oraingo honetan Arbizun eta Lakuntza arteko ibilbidea izango da, maiatzaren 19an igandearekin. Egun osoko egitaraua antolatu dute.
2019-ko maiatzak 5
Kirolaren eremutik eginikoa eta kirolean oinarritutako elkartasun herri ekimen honek euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko helburua du. “Ehunka dira beren etxetik urrun bizi diren euskal herritarrak eta ehunka senide eta lagun ehunka kilometro egiten dituzte beraien gertukoekin minutu batzuk egoteko. Gaurkoan, ezin ditugu ahaztu, Sakanako 6 presoak, bereziki muturreko egoeran larriki gaixorik dagoen Jon Gurutz Maiza”.
“Herritar guztien bultzada” behar dela azpimarratu nahi dute, “euskal herritarren oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen”. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute Lasterbidean bezalako ekimenetan parte hartzea. Errepresaliatuen egoera gainditzeko “herri oso baten borondatea” beharrezkoa dela irudikatu nahi dute Arbizu eta Lakuntzako kaleetan. “Honela, banantzen gaituen distantzia laburtuko dugu maiatzaren 19an”. Errepresaliatuek ere parte hartuko dute beren lagun eta senideei Arbizu eta Lakuntzara joateko gonbitea eginez edo beren eskulanak sari gisa emanez.
Egun osoko egitaraua
Maiatzaren 19an egun osoko egitaraua izango da Arbizun goizez eta Lakuntzan arratsaldez: zumba beroketa, lasterketa laburra eta luzea, sari banaketa, Etxeraten ekitaldia, kalejira, herri bazkaria, zozketak, zirku erakustaldia, herri kirolak eta eguna amaitzeko, kontzertuak.
Aurtengoan 1.500 lagunek korrika egitea lortu nahi dute. Izena emateko helbide honetan egin daiteke.