Erorien monumentua aldatzeko proposamenak Condestable Jauregian ikusgai

Zazpi dira Ideien Nazioarteko leihaketan “Erorien monumentua” eta bere hiri ingurunean eraldatzeko aukeratu dituzten proposamenak. Ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da bi astez Constable Jauregian bertan edo Iruñeko Udalak herritarrek parte hartzeko martxan jarritako 'Erabaki' interneteko plataforman .