Denok gara Maravillas

Denok Maravillas garela diogu eta aldi berean ez dela gaztetxe bat, mundua ulertzeko modu bat baizik. Jada hauek lema hutsak izateari utzi diote eta gure praktikan materialtzera pasatu dira. Bat gara gure proiektuak gure auzo eta herrietan eraikitzeko orduan, eta bat gara hauek defendatzeko orduan. Eta izan behar zen moduan guztiok elkarloturik hartu dugu parte eta egiten jarraituko dugu Maravillaseko borroka eredugarrian.

Barañaingo Gaztetxea, Burlatako Gaztetxea CSOA, Esparru Gaztetxea (Zizur), Errotxapeako Gaztetxea CSOA, Maravillas Gaztetxea (Alde Zaharra) eta Taupada Gaztetxea (Berriozar)

2019-ko urtarrilak 26

Hori dela eta
beharrezkoa ikusten dugu aho batez haien defentsan ahotsa goratzea azken asteotako gertakariei begira eta
manifestazio jendetsua eta gero espazioaren errekuperazio eta ondorengo desalojoaren atzetik egon diren
posizionamendu politiko jakin batzuen harira. 

Lehenik eta behin, ez dugu onartuko gaztetxe batzuk arma gisa erabiltzea beste batzuen aurrean hauei
zilegitasuna kentzeko, on eta txarren artean lerro zatitzaile bat marratzeko asmoz gu kontrajarri eta errazago
zanpatzeko. Ez dugu onetsiko ustezko prozesu idilikoen eredu bat gure izenean saltzea mukizu arduragabeen
beste baten kontra. Ez dute lortuko, norbaitek zalantzaren bat izanez gero, berberak gara eta berdinean gabiltza.
Lerro berean, gaztetxeekiko egiten ari diren despolitizazio eta asimilazio saiakerek ez dute ezer egiteko hauek
azken aldian Iruñerria zein Euskal Herri mailan esperimentatzen ari diren garapen kuantitatibo eta kualitatiboaren
aurrean. Planteatzen dugun autogestio integrala ez da kabitzen gazteentzako diren kaltegabeko lokal
homologatuen neutraltasun faltsuan, eta gaztetxeak kapitalarekiko antagonikoak diren eta klase langilearen
interesei erantzuten dieten heinean, hain zuzen ere horregatik dira etengabe erasotuak bide ezberdinetatik. 

Zentzu honetan normaltasun eta bizikidetzaren itzulera eskatzen dituzten ahotsak entzun ditugu, indar
errepresiboen eta hamaika gazte kolpatu, atxilotu, prozesu judizial irekiekin eta abar luze baten arteko
distantziakidetasun nahi batetik. Honen aurrean, zapaltzaileen eta zapalduon arteko distantziakidetasuna,
zapaltzaileekin egindako hitzartze eta esku hartze huts bat dela da esateko daukagun bakarra. Modu berean,
errepresio polizial eta judizialaren inertzia aprobetxatzea politikoki presionatzeko, kasu honetan gaztetxe bati hau
baztertu eta artegi instituzional eta legalitate burgesaren barruan asimilatzeko, ez da inuzentea, eta onartezina
gertatzen da. Haren modu zakar eta itxurazkoetatik urrutiago doan mekanismo errepresibo berdinaren zati da.
Gobernuaren gezurrak eta itxurazko inspekzioen modura, edo ekimen publikoak egitearen debeku zein mehatxuak
udalaren partetik, honen adierazle Errotxapeako Gaztetxeko bertso-afariaren kasua, bertan behera uztera behartua
izan zena. Errepresioak milaka aurpegi ditu, eta ez dira guztiak uniforme eta porrekin janzten. Hauen guztien
aurrean, beharrezkoa da autodefentsaren antolakuntza kolektibo eta koordinatuan sakontzea. 

Bukatzeko, Maravillasen borrokan sostengu garela berretsi nahi dugu, zeinen espirituak inoiz baino indar gehiago
daukan eta, lehenago edo geroago bada ere, espazioa lortuko duen. Elkartasun keinu bat ere bidaltzen diogu
desalojo arriskuan dagoen Donostiako Kijera Gaztetxeari.

DENOK GARA MARAVILLAS! AUZO BAT, GAZTETXE BAT!
AUTOGESTIOA HEDATU, GAZTETXEAK DEFENDATU!

Gehiago