Hodei Ijurko espetxetik atera da 10 urte preso egon eta gero
Hodei Ijurko euskal preso politikoak atzean utzi ditu gaur goizean A Lamako espetxearen harresiak 10 urte barruan eman ondoren. Senide eta lagunak zituen zain preso nafarrak, eta gaur arratsaldeko 20etan Etxarrin eginen diote lehenengo harrera. Bihar ostiralean 19etan Iturraman izanen da beste ekitaldi bat. Kale borroka ekintza batengatik izan da preso Ijurko, eta bere zigor osoa bete egin du oso muturreko baldintzetan.
2018-ko irailak 20
#BatGutxiago El preso político vasco Hodei Ijurko ha salido de la prisión de A Lama tras 10 en prisión. Hoy será recibido en Etxarri a las 20.00 por sus vecinxs y amigxs. pic.twitter.com/guKJwOpeCo
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2018(e)ko irailaren 20(a)
#BatGutxiago Jaia eta dantza Hodei Ijurko atera den bezain pronto Galiziako doinuekin pic.twitter.com/aVrxf1frE9
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2018(e)ko irailaren 20(a)