Irailaren 1an Ospa Eguna ospatuko dute Altsasun indar errepresiboak Euskal Herritik alde egiteko exijituz

Borroka anti-errepresiboan aurrerapauso bat eman behar dela eta ildo horretan ekarpen berri bat egiteko asmoarekin, OSPA! Herri Mugimendutik Altsasu eta Euskal Herri osoari dei egiten die irailaren 1ean Altsasun burutuko den OSPA! EGUNAn parte hartzeko, "era guztietako indar errepresiboei gure gaitzespena adierazteko".

2018-ko ekainak 27

“Goardia Zibila zein bestelako indar aparatuen izaera zapaltzailea salatu eta errepresioaren aurrean babestea terrorismoa dela” esan dutela baina Altsasun argi geratu dela historia honetan nor den nor azpimarratuz, Altsasuko Ospa Mugimenduak, aurtengo Ospa Egunaren data aurkeztu du: Irailaren 1an eginen da.

Altsasuko 7 gazteen espetxeratzeekin “argi uzten digute sistema honetan norentzako dagoen justizia, eta norentzat jazarpena”, salatu dute. “Ezin dugu alde batetik bortxatzaileak aske utzi eta, bestetik, gizartea aldatzeko konpromezua hartzen dutenak bahitzen duen sistema hau ontzat jo”, gehitu dute. “Sistema honek opari ederrak uzten ditu beste gutxi batzuentzako ordea. Eta Estatuak, sistema betikotzea helburu, hau kolokan jartzen duen ororentzako mehatxuak, isunak, gartzela… erabiltzen ditu”.

“Estatuaren oldarraldi hauen aurrean” isilik ez gelditzeko deia luzatu dute, ezinbestekoa jotzen dutelako “hauen erantzuleak salatzen jarraitu eta gure buruak elkar babestea”. “Ikusita Estatu espainiolak, frantsesak, zein, orohar, Europar Batasunak harzen ari duten norabide errepresiboa (Mozal legea, lan, pentsio zein kode penalen erreformak…), borroka anti-errepresiboa inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu. Ezin gara aparatu bidegabe hauen aurrean biluzik geratu”, esan du Ospa Mugimenduak.

Borroka anti-errepresiboan aurrerapauso bat eman behar dela eta ildo horretan ekarpen berri bat egiteko asmoarekin, OSPA! Herri Mugimendutik Altsasu eta Euskal Herri osoari dei egiten die irailaren 1ean Altsasun burutuko den OSPA! EGUNAn parte hartzeko, “era guztietako indar errepresiboei gure gaitzespena adierazteko”.

Gehiago