Josetxo Arizkuren ospitaletik atera eta espetxeratu dute berriz ere
Josetxo Arizkuren Ruizen abokatu eta senideek euskal preso politikoa berriro ere Murtziako espetxean dagoela baieztatu diote Etxerat Elkarteari, atzo arratsaldean premiaz ospitaleratu ostean.
2018-ko maiatzak 1
Hedabideek arratsaldeko lehen orduan albistearen berri emanda ere, presoaren
senideek ezta abokatuek ere ezin izan zuten gertaeraren informazio gehiagorik jaso.
Ordu askoren egonezinaren ostean, euskal presoak berak espetxetik egindako dei bati
esker jakin ahal izan dute gertaeraren berri; bularreko angina batengatik ospitaleratu
behar izan zuten Iruñeko euskal preso politikoa. Beharrezko frogak egin ondoren, alta eman zioten Murtziako
ospitalean.
Josetxo Arizkuren Ruizek urritasun kardiakoa sufritzen du
eta egun gaitz sendaezina duten euskal preso politikoen zerrendan dago. Beraien
askatasuna eskatzen da beharrezko asistentzia eta jarraipen mediku egokiena
izateko beraien eritasuna dela eta.