Plaza Hutsa: herrigintzari arnasaldi berri bat eman nahi dion Sorturen ekimena
"Herri honek hain beharrezko duen bultzada komunitarioaren bilaketan ekarpena egin nahi duen espazio ireki eta dinamiko" gisa aurkeztu dute Sortuk martxan jarritako proiektua.
2018-ko apirilak 27
Antzeko kezka, ilusio, neke eta esperantzak partekatzen dituzten ezkerrekoak eta abertzaleak dira ekimen honen sustatzaileak, hala aurkeztu dute beren burua. “Herrigintza aro oparo bati ekarpena egin dion komunitate baten kide sentitzen garenak aldez edo moldez. Mundua zabortegi erraldoi bat den garaiotan justiziarekin eta askatasunarekin amets egiten jarraitzen dugunak; eta nork beretik, modu askotara, amets horren alde borrokatzen dugunak”.
Euskal Herriak arnasaldi berri bat behar duela uste duen orori zabaltzen diote Plaza Hutsa ekimena eta begirada asko nahasteko bokazioarekin jaio da, “herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuzteko ahaleginari ekarpena” egin nahi dioten begirada anitzei hain zuzen ere.
Asteartean lehen elkarrizketa
Plaza hutsa gogoetarako eta ekintzailetzarako espazio parte-hartzailea izango da eta asteartean, maiatzaren lehenean, sareratuko dute elkarrizketa sorta baten lehen alea. Beren webgunean zein sare sozialetan partekatuko dute