Merezimendu leihaketetan, euskara UPN-rekin baino hobeki

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko apirilak 5

Berriki idazki hau plazaratu zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak:
“Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino okerrago”: Izenburu deigarri
bezain okerra. Puntuazio okerrak eman genituen, arauak gaizki interpretatuta. Antza
denez, hauek dira puntuazio zuzenak: 

Unitate organikoko burutza edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketak: Lehen,
eremu mistoan, puntu guztien % 2’91, eta orain, puntu guztien % 5‘66. Aldiz, eremu
mistoan, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: % 4’10 hizkuntza
bakoitzak. 

Eremu ez euskaldunean, lehen, % 0 puntuatzen zen euskara. Orain, praktikan,
% 0 baloratzen da, nahiz eta % 5’66raino puntuatu daitekeen. Aldiz, alemanaren,
frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: % 4’35 bakoitzak lekualdatze lehiaketetan eta
unitate organikoko burutza edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketetan. 

Berriki onetsi da atal, bulego eta unitate parekatuetako 334 burutza
merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Euskararen Foru Dekretuari esker,
euskarak balorazio hobea izan du (eremu mistoan, postu gehienak dauden tokian).

Gehiago