Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren arabera

Burlatako Udalak obra eta zerbitzuetako burua izateko B mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen 2017ko abenduaren 5ean.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko otsailak 22

Bere Euskararen Ordenantzak agintzen duen moduan, euskara 5 punturekin
baloratu zuen. Hala ere, baremoak 15 puntuko muga zuenez eta esperientzia eta
prestakuntza osagarriekin 15 puntu lor zitezkeenez, Administrazioan Euskaraz Taldeak
kexa planteatu zuen Nafarroako Arartekoaren Bule
goan, euskararen puntuazioaren
eragina hutsaren hurrengoa izan zitekeelako. 

2018ko otsailaren 2an emandako Ebazpenean hauxe gogoratu dio Arartekoak
Burlatako Udalari: Euskara % 5 puntuatu behar zuela eta oposizioa eta gainontzeko
merituekin % 95 puntuatu behar zuela (ez gehiago). 

Euskararen puntuazioaren eragina gutxitu edo saihesteko honelako trikimailau
nahiko hedatua dago Administrazioetan. Espero dezagun Ebazpen honekin (eta
aurretik Eguesibarko Udalak jasotakoarekin) garbi gera dadila euskara modu serioan
eta benetako borondatez puntuatu behar dutela. Ez da zilegi hala edo nola euskararen
meritua hein batean edo osorik alboratzen saiatzea.

Gehiago