Kinkea promozioari dagokion zozketaren lehenengo saria 9119 zenbakiarentzat da

Kinkea lehenbiziko promozioari dagokion zozketa burutu da, eta 20.000 € ko sari nagusia 9119 zenbakiarentzat da. Zigor Merodio artistak ekoiztutako litografia jasotzearekin batera, Larrabetzun saldu zen zenbaki sariduna. Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

2018-ko martxoak 22

Etxerat Elkarteak abiarazi duen Kinkea izeneko produktu promozioaren lehenengo zozketa egin da, eta 20.000 €ko sari nagusia 9119 zenbakian erori da. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, euren gain hartu dituzten presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea.

Kinkearen lehenbiziko promozio honetan, Zigor Merodio artistak ekoiztutako “Erraldoia” izeneko litografia jasotzean, 25 €ren truke, zozketan parte hartzeko boleto bat entregatu dute. Bigarren promozioan, bihartik hasi eta ekainaren 21rarte burutuko dutena, Javier Etayo “Tasio” margolariaren bineta bat banatuko dute.

Saritutako zenbakiak kinkea.eus webgunean argitaratu dira. Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzetan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute.

Gehiago