Gobernuarekin haserre agertu dira sindikatuak hezkuntza hobetzeko itunaren negoziazioak bertan behera gelditu direlako

Hezkuntzako Mahai Sektorialean parte hartzen duten LAB, STEILAS, AFAPNA, CCOO, ANPE, ELA eta UGT sindikatuek euren "sumindura" agertu nahi izan dute Hezkuntza Departamentuak modu aldebakarrean hezkuntza kalitatea hobetzeko ituna lortzeko negoziazioak hautsi dituelako.

2018-ko otsailak 16

“Ia urtebete eman dugu ekarpenen prozesu neketsu batean, 2017ko martxotik hain zuzen ere, itunaren dokumentua osatzeko asmoz. Bide batez, aurreko astean Kontseilariak berak iragarri zuen une horretan hasten zela egiazko negoziazioa. Gure harridurarako, negoziazio errealaren bigarren saioa hasi baino lehen, Departamentuak prozesua hautsi du esanez ezin duela hitzeman murrizketekin bukatuko duela legealdia amaitu baino lehen. Bakarrik kostu ekonomiko txikiko neurriak” hartuko direla salatu dute sindikatuek.

Erabaki honekin Gobernua osatzeko hartutako hitzarmen programatikoa ez dela beteko ere salatu dute. Hitzarmen honetanaipatzen da murrizketak bukatuko direla legealdi honetan. Horregatik, gaur berehalako bilera eskatu dute Uxue Barkosekin.

Mahai sektorialean ordezkatuta dauden erakundeak mobilizazioetan hasiko dira Gobernuari eskatzeko bere konpromisoak bete ditzala eta murrizketekin buka ditzala.

Gehiago