LAB sindikatuak Nafarroako delegatuen batzarra egin du erkidegoaren egoeraren azterketa eginez
Iruñeko Kondestablearen Jauregian elkartu dira goiz honetan LAB sindikatuko Nafarroako delegatuak. 2018 urterako erronkak izan dira aztergai batzar honetan eta sindikatuaren papera zein izango den eztabaidatu da. Asanblada amaitutakoan, LAB sindikatuko idazkari nagusiak, Igor Arroyok, Nafarroako Gobernuak jasotako diru itzulpena “behar sozialetara” bideratu behar dela aldarrikatu du. Asanblada ondoren, pankarta batekin Parlamentura joan dira sindikalistak euren eskakizunak entzun zitezen.
2018-ko urtarrilak 18
Gehiago
ELA: “UPN Nafarroako Gobernutik atera zenetik 10 urte igaro direnean, aldaketa gauzatu gabe dago”
Salgaien errepideko garraioaren sektoreak Nafarroako Parlamentuaren aurrean aurkeztu ditu bere kexak
