#PrestGaude Parisetik Bilbora, denak etxeratzeko itxaropenarekin

Ana Sarobe, Nafarroako Mikel Karrera preso politikoaren amarekin solasean izan zen Ahotsa.info-ko talde bat pasa den larunbatean Bilbon, Sare Herritarrak deitutako manifestazioaren egunean. Bere semea Parisen preso egonda, Frantziako Gobernuak presoak hurbilduko dituen albistea itxaropenez eta baita ere lasaitasunez hartu du. Hala eta guztiz, argi utzi nahi izan du denak etxean izan arte lanean jarraitu behar dela.