Kataluniako Erreferendumaren aurrean
Kataluniako gobernuak jakitera eman duenez, urriaren 1ko erreferendumean baiezkoa gailenduz gero, 24 ordura Catalunyako Errepublika aldarrikatuta izango da. Hito historiko honen aitzinean, Euskariakideok, berriz ere, bere elkartasun osoa adierazi nahi die prozesuari eta Kataluniako herriari.
Claudio Echeverria De la Barra (Chile), Estibaliz Adrados Toro (Bizkaia), Javier Tisera (Argentina), Nekane Garmendia (Nafarroa), Patxi Azparren (Gipuzkoa), Txema Landa (Nafarroa) eta Verónica Domingo (Argentina) Euskariakideak
2017-ko irailak 14
“Baiezkoaren“ Diada arrakastatsua propio zoriondu nahi dugu. Bertan miloi bat herritarrek euren herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubideari tinko eusteko borondatea argi eta garbi erakutsi dute. Bestalde, Euskal Herriko zenbait erakunderen ordezkariek erakutsi duten jarrera ulerzina ikusirik, euskalherritarrei Kataluniako askapen prozesuarekiko jarrera aktiboa hartzera gonbidatzen ditugu.
Kataluniako nazio askapenerako prozesua “arazo katalana” deitzea ala Rajoyren gobernuaren aldeko tartekaritza eskaintzea guztiz lotsagarria da. Premiazkoa da, lehenbailehen eta urriaren 1ko hitzordua aurretik euskal erakundeetan jarrera aldaketa garbia adieraztea eta Kataluniako prozesuaren aldeko kokapen politikoa argi eta garbi erakustea. Ildo horretatik, eskaera zehatza egiten diegu Ipar eta Hego Euskal Herriko erakundei. Hots, Kataluniako Gobernuak adierazi duen moduan, urriaren 2an Catalunyako Errepublika aldarrikatzekotan hurrengo 24 orduetara Errepublika hori ofizialtasun osoz eta ondorio juridiko guztiekin onartzea.