Mikel Oroz preso politikoa aske gelditu da Estatu frantzesatik kanporatu ostean

Burlatako preso politikoak 2011an atxilotu zuten Frantzian ETAko kidea izateagatik. Gaur espetxetik atera da eta hegazkin batean Madrilera eraman dute. Barajas aireportuan Espainiako Poliziaren eskuetan utzi dute, eta bere aurkako atxilotze agindurik ez dagoenez aske gelditu da.