LABek performance-ekimen bat egin du lanaren sarbidean ematen den sexu-diskriminazioa salatzeko

Nafarroako Lan Departamentuaren aurrean LABek ekimen berezia egin du VW Navarra enpresak duen kontratazio eredu diskriminatzailearen salaketa egiteko.

2017-ko ekainak 9

Maiatzaren 15ean, VW Navarra-k kontratazioak egiteko prozedura “zahar” berri bat martxan jarri zuen, UGT, CCOO eta Confederación de Cuadros-ekin sinatu berri duen akordioan oinarritua. Prentsaren bitartez, LABek jakin izan zuenez, ekainaren hasieratik balizko langile berriei selekzio frogak eta elkarrizketak egiten hasi omen dira eta LABetik ziur daude emakumeen CVak baztertuak izanen direla. Izan ere, gaurko performanceren bidez hori salatu nahi izan dute.
Akordio honek, LABen ustez, ez ditu inondik inora kontratazio garden eta ez diskriminatzaileak bermatzen eta zentzu honetan bereziki azpimarratu nahi dute, egun emakumeon sarbidea ukatzen jarraitzen duela. Sindikatutik aipatu dute ere VW Navarra-k akordioan, “urte luzez aplikatu ez duen enpresa mailako “Berdintasun plana”-ri egiten dio erreferentzia emakumeon sarbidea bermatzeko, baina kontuan hartuta 2011ko irailetik “martxan” jarritako plan hau inoiz aplikatu ez duela, hemendik aurrera aplikatuko duenaren gainean zalantza handiak ditugu“.

Honekin batera, LAB sindikatuari ulertezina egiten zaie Nafar Gobernuaren jarrera. “Nafar jendartearen erdia diskriminatua denean, mutu gelditzea ez da batera arduratsua. Interes ekonomiko hutsak jendartearen interesen gainetik kokatzea zentzugabekeriaz jokatzea dela pentsatzen dugu. VW Navarra-k laguntza publiko mamitsuak jasotzen ditu eta kezkatzekoa da nafar guztion dirutik (ere) hornitzen den enpresa, ez bermatzea aukera berdintasuna lanerako sarbidean“.

Gehiago