Militarrak Jurramendin lizentziarik gabe egiten ari ziren obra batzuk gelditu ditu Lizarrako alkateak

Hiritar batzuen abisuaren ondorioz Jurramendin Espainiako Armadak duen Tiro Zelaian egiten ari ziren obrak ikustera joan ziren Lizarrako Udaletxeko arduradunak, eta Udaletxean baimenik eskatu ez zutenez, gelditu dituzte.

2017-ko ekainak 21

Txosten tekniko bat egin eta egun berean obrak gelditzeko agindu du Lizarrako Alkateak. Lizarrako Udaletxetik egin duten ebazpen honetan militarrei eskatzen zaie Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Sailak informe bat egitea obra hauek legalki egin ote daitezkeen jakiteko (Jurramendiko magaletan baitago) eta Lizarrako Udalari baimenak eskatzea ondoren, edozein herritarrak egin behar duen bezalaxe.

Lizarrako Pikutara mugimenduak militarren jokabidea salatu egin du.

Gehiago