Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusi gisan berrautatua izan da, bozen %87,50 lortuta

ELAren XIV. Kongresuan parte-hartu duten ordezkariek Adolfo Muñoz Txiki hautatu dute datozen lau urteetan sindikatuko idazkari nagusi izateko, aldeko bozen %87,50 lortuta. Muñoz buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra. Mitxel Lakuntzak Nafarroako koordinatzaile gisa jarraituko du.