Bost hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu dituzte bi gazte Sarasateko okupazioagatik

Usurpazio eta erresistentzia delituak egotzita bi gazte zigortu ditu Iruñeko Auzitegiak 2016ko urrian Sarasate pasealekuko eraikinean sartzeagatik. Bost hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte eta bakoitzak eguneko bost euro ordaindu beharko ditu lau hilabetetan.

2017-ko ekainak 15

Bestetik, beste gazte bat absolbitu dute udaltzain bat erasotzea
leporatzen ziotena.

Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko etxebizitza bat okupatu zuen
‘hIREKIn’ dinamikak Sarasate pasealekuan. Dinamikak salatu zuen,
sistemak “etxebizitza-merkantziaren bidez” gazteengan eta herritarrengan
“biolentzia” eragiten duela.

Gehiago