Langile klasea eta hildakoak omenentzeko monolito bat egiteko eskatu diote Iruñeko Udalari

Iruñeko Arrotxapea auzoan langile klaseari oroitarri bat egiteko sortu den herri ekimenak 1.600 sinadura bildu eta Udaletxeari monolitoa jartzeko eskaria egin dio. Lan munduan osasunaren aldeko nazioarteko eguna aprobetxatuz, manifestazioa antolatu dute hildako langile guztiak gogoratuz.