Caprabotik kaleratutako langileei irtenbiderik ez
Dagoeneko 3 aste pasa izan dira Caprabo-Eroskik lau denden itxiera eta 18 langileen kaleratzeak jakinarazi zuenetik, eta egun, ez dute inongo irtenbiderik proposatu. Langileek makina bat mobilizazio aurrera eraman izan dituzte haien birkolokazioa eskatuz, baina enpresak 18 kaleratzeak mantentzen ditu.
2017-ko martxoak 16
Nafarroan Caprabok 24 denda ditu non Eroskiko kooperatibistak eta Caprabako langilegoa elkarlanean diharduten, guztira 243 pertsonaz osaturik dagoela. 18 izan dira kaleratutako pertsonak, guztiak emakumeak direlarik. Enpresak ez du kontutan izan langile hauen egoera pertsonalak, sindikatuek salatu dutenez. Adibide gisa, horien artean 55 urte baino gehio dituzten langileak daude eta %40ek haurrak zaintzeagatik jardunaldi murriztua dute.
Enpresako komiteak urteak daramazki Capraboko dendetan langileen beharra salatzen, eta hala eta guztiz ere, Capraboko langileak kaleratuak izan dira. Era berean, Enpresako komiteak, komunikazio falta eta enpresaren negoziaketa falta salatu izan du, birkolokatzeko aukerak omen daudelako ala beste irtenbide batzuk planteatu daitezkeelako, sindikatuen iritzian. Enpresak negoziatu nahi duen gauza bakarra langile ezberdinei indemnizazioen kantitatea izan da.
Enpresarekin egindako bilera batean, 18 kaleratuen birkolokazioa emateko planteamendu bat aurkeztu zuen komiteak, modu bolondres batean nahi zuten pertsona guztiak enpresa uzteko formulak ematen. Capraboko Zuzendaritza Taldeak aurkeztutako proposamena onartu egin zuen eta epe bat irekiko zuela adierazi zuen bolondres atera nahi zuten pertsona horiek aurkeztu eta hauekin akordio ekonomiko bat lortzeko. “Komitearen harridurarako, hurrengo eguneko bileran enpresak atzera egin zuen onartutakoarekin eta irteera bolondresen proposamena mahaitik kendu egin zuen, 18 langileen banakako kaleratzeak haien alternatiba bakarra bezala mantenduz”, salatu dute sindikatuek. Komiteak bere aldetik baztertu egin zuen enpresak esandako eta kaleratzeei irtenbide bat lortu arte mobilizazioekin jarraitzea erabaki zuen.
Bitartean Enpresa Komitea prentsa eta hedabideekin elkartzeaz aparte, Nafar gobernuarekin bilerak izan ditu eta Parlamentura joan da langile hauek sufritzen ari duten egoera plazaratzeko eta gatazka honi irtenbide bat emateko laguntza eta babes eske.
Gaur arratsaldean Enpresa Komitea eta Eroskik bilera bat izan dute, honetan, Nafar Gobernuak solaskide gisa parte hartu duena. Bertan enpresak orain arte mantendutako jarrera berdina izan du, 18 kaleratutako langileak birkolokatzeko intentziorik ez duela.
Biharko Capraboko langileek asanbladak deitu dituzte etorkizuneko mobilizazioak antolatzeko helburuarekin.