Polizia grabatzea delitu? Zure eskubidea da!

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako 'Grabatzea ez da delitua' kanpainaren bigarren erreportaje honetan polizia grabatzea zure eskubidea dela azpimarratu nahi dugu.

2017-ko martxoak 6

Polizia grabatzea zure eskubidea da. Legeak onartuta edo ez, zure eskubidea da. Ez dezagun ahaztu: poliziaren lana espazio publikoan eta lan orduetan burutzen ari diren funtzionario publikoak dira. Baina Mozal Legeak berak, gainera, irudiak hartzeko eskubide hori aitortzen du.

Mezu oker interesatu asko zabaldu dituzte botere guneek, ezjakintasunak kazetariok eta herritarrok nahastera eraman gaitu askotan ere. Behin baino gehiagotan, poliziak debekatu du irudiak hartzea, mozal legearen izenean…

Testu osoan, polizia grabatzearen inguruko zati bakarra dago, eta bertan irudien erabilera aipatzen du, ez grabaketa. Hala ere, argi izan dezagun: Mozal Legeak ez du irudiak hartzea debekatzen. Beraz, polizia grabatzea zure eskubidea da. Irudien ondorengo erabilera jakin batzuk zigortzen ditu legeak. Baina oso modu anbiguoan tipifikatzen du erabilera hori, hau da, interpretazio ugari egin daitezke honen inguruan. Baina interpretazioak egiterako orduan, legeak berak finkatzen du autoritatea. Eta zer dio Mozal Legeak izendatutako autoritateak guzti honen inguruan? Ba polizia grabatzea ez dela delitua.

Horretaz gain, Soledad Becerril, Espainiako Herritarren defendatzaileak berak, gogoratu zien polizia guztiei irudiak hartzeko herritarrok dugun eskubidea.

Hortaz, polizia grabatzea ez da delitua. Zure eskubidea da.

Gehiago