Baztango alkate ohia 1.000€ ordaintzera zigortu dute Aroztegia “pelotazo urbanistikoa” dela esateagatik

Baztango alkate ohia mila eurotara zigortu dute Lekarozen egin asmo duten Aroztegia proiektua "pelotazo urbanistikoa" dela esateagatik. Elizegik helegitea iragarri du, "promotoreei nahi dutena egiten ezin zaielako utzi". Info7 Irratian egindako elkarrizketa batean azpimarratu du "mehatsuak mehatsu, proiektuaren kontra jarraituko" dutela.

2017-ko otsailak 15

Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiak zigortu du Iruñeko epaitegi batek Aroztegia makroproiektua salatzeagatik. 1.000 euro ordaindu beharko ditu Aroztegia Jauregiaren “izen onean legez kontrako” esku sartzeagatik. Elizegik Info7 Irratian egindako elkarrizketan hurrengo galdera bota du: “45 hektarea 530 mila euroko balioa izatetik, 36 milioi euroko baliora pasatzea proiektua onartu ondoren ez al da pelotazoa?”. Auzitegietan kontu bat baino gehiago dago, tartean Udalez Gaindiko Plan Sektorialari jarritako helegitea. Lekaroz eta “Baztan osoa desorekatzen” duen proiektua dela uste du, eta horren kontra jarraituko dute “determinazioz”.

Gehiago