Nafarroako Euskararen I. Plan Estrategikoa aztergai
Lehendabizikoz bere historian, Nafarroak euskera sustatzeko plana du eta berau baloratzeko, Euskarabidea Institutoko zuzendari Mikel Arregi eta Kontseiluko Idazkari Nagusia Paul Bilbao elkarrizketatu dituzte Kalegorrian saioan.
2017-ko urtarrilak 28
Aste honetan bertan onartu du Nafarroako Gobernuak 2016-2019 aldirako Euskararen I. Plan Estrategikoa. Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak prentsaurrekoan zehaztu zuenez, helburua “herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubideari” gobernuak “erantzun egokia” ematea da eta horretarako, Gobernuak “beharrezko tresnak definitu eta babesteko eta garatzeko neurriak” hartuko dituela zehaztu zuen Ollok.
Info7 Irratian Mikel Arregi (Euskarabidea Institutoko zuzendaria) eta Paul Bilbao (Kontseiluko Idazkari Nagusia) elkarrizketatu dituzte plan hau aztertzeko.