Korrikak 7 egun emanen ditu Nafarroan, eta bukaera Iruñean izanen da

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. Korrikak eta gaur, AEKren AIZU! aldizkarian 20. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi du.

2017-ko urtarrilak 9

AEK-k zabaldu duenez, familian, elkartean, lagunartean… kilometroen lekukoa eraman nahi bada, Korrika bulegoekin harremanetan jarri behar da, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Urtarrilaren 23tik aurrera kilometroen erreserba hasiko da. Nafarroako bulegoaren telefonoa da 946 464 000 eta email helbidea nafarroa@korrika.eus da.

Gehiago