Itunpeko Irakaskuntzako liberatuak Hezkuntza Departamentuaren aurrean kontzentratu dira
Gaur goizean Itunpeko Irakaskuntzako liberatu sindikalak (LAB, SEPNA, UGT eta ELA) Hezkuntza Departamentuaren aurrean kontzentratu dira Gobernuak langileei ezarri nahi dizkioten murrizketa berriak salatzeko.
2016-ko azaroak 22
Hezkuntza Departamentuak Itunpeko Irakaskuntzako Akordioa berritzen ari den honetan, murrizketa berriak proposatu ditu langileen lan baldintzetan eta zerbitzuko kalitatean, 2017an irakasleen soldatetan %1eko berreskurapen berandutarra finantziatzeko asmoz. Berreskurapen hau sare publikoko langileek 2016ko urtarrilean izan zuten. Itunpeko irakaskuntzako langileek igoera izanen omen dute urtebete beranduago, ez dozenteez ahaztuta, etorkizuneko balizko berreskurapenak ziurtatu gabe eta lan baldintzak okertzearen truke. Departamentuaren hasierako asmoa izan zen dirua patronalen diru poltsatik lortzea, baina babes legalik ez duenez gero, langileei aplikatu nahi dizkio murrizketa berriak. Gogoratu behar da langile hauek, publikoko langileek bezala 2010 eta 2012an murrizketa gogorrak pairatu zituztela. Egoera hau salatzeko pasa zen astean langileen kontzentrazio jendetsua egon zen Parlamentuaren aurrean, eta oraingoan liberatu sindikalak Hezkuntza Departamentuan kontzentratu dira.