Leitzan izan da Espainiako Armada ariketa militarrak egiten

40 militar inguru herria okupatu dute armak eskuetan, bertakoek salatu dutenez sare sozialen bidez. Sortuk "garai batera loturik nahi gaituzten horiek" Euskal Herritik alde egitea aldarrikatu du, eta Leitzako Udalak salatu du ez dutela jaso inolako abisurik. Lekunberrin eta Larraunen ere izan dira militarrak.

2016-ko azaroak 16

Leitzako Udalak Espainiako armadaren presentzia eta herrian egindako ariketak salatu eta arbuiatu ditu: “Gaur goizean, pasa den apirilean bezalaxe, Leitzako erdigunea eta kaleak okupatu eta herriko lurretan aritu dira maniobra militarrak egiten, Udalari deus jakinarazi gabe, inongo baimenik gabe, inongo segurtasun protokolorik gabe eta herritarren artean ongieza, izua eta haserrea eraginez”.

Halaber, Udalak “Espainiako indar militarren arduragabekeria eta probokazioa” salatu du: “Leitzatik eta Euskal Herritik joateko exijitzen diogu Espainiako ejertzitoari. Hemen ez dute tokirik euren gerra-jolasek. Gainera, egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoan ez dago inondik inora justifikatuta euren presentzia militarra”.

Gehiago