Amnistia osoa!!

Amnistiak, ENAMen beti ulertu dugun gisara ulertuta, bere baitan biltzen ditu euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak baldintzarik gabe askatzea batetik, eta gatazka eragin duten arrazoiak gainditzea, bestetik. Hau da, zapalkuntza nazionala eta soziala gainditzea, Euskal Herri Sozialistarantz aurrera egiteko bidetzat.

Elias Fernandez, Jon Mikel Iturriaga, Iñaki Egiluz, Luis Armando eta Jon Iurrebaso Atutxa. Euskal preso politiko ohiak.

2016-ko azaroak 11

Alabaina, baten batzuek diote beste garai batzuetan bizi garela. Batzuek diote zikloa

aldatu egin dela… Eta, aldi berean, legea betetzea eskatzen dute… Zer lege, ordea?

Okupatzaileen legeaz ari badira, euskal errepresaliatu politikoek ez dute sekula kalea

zapalduko. Baten batzuek diote euskal preso politikoen gaia oso txarto dagoela,

kartzelariek dutelako giltza eskuetan. Eta guk giltzarik ez dugunez, baten batzuek diote

presoak independentziarako bidean kaleratuko direla. Esatea libre da eta! 

Badira esaten dutenak biktima guztiak, beraien mina, ordaindu beharra… aitortzen ez

bada, zauria gaizki itxita geldituko dela. Nola geldituko da gaizki itxita, Euskal Herriaren

Independentzia eta Sozialismoa badira gure helburuak? Nola itxi daiteke ezer dekretu

bidez? Nork ukatuko dizkigu geure zapaltzaileengandik babestu eta gure etorkizuna,

Euskal herriaren etorkizuna, era iraunkorrean ziurtatzeko sor daitezkeen eta litezkeen

gatazka maila batzuk edo besteak? 

Nork uste du, garai berrietan, Espainiako eta Frantziako estatuek, euren legeriarekin

bat, Euskal Herria bere kabuz aske joateko zulotxo bat utziko dutela? Zapaltzailearen

legea beti zapaltzailearen alde agertuko da, eta pixkanaka-pixkanaka zapaldua

suntsitzen joango da, baldin eta azken horrek zanpatzailearen (gure kasuan,

Frantziaren eta Espainiaren) legearen/demokraziaren baitan gune erosoak bilatzen

baditu. Gerta daiteke denboraren poderioz zanpatuak bere burua zanpatutzat ere ez

jotzea. Batzuetan, denbora kontua baino ez da.Lehenago, geure helburua lortuz

etorriko zen bakea. Gaur egun bakeaz, bakegintzaz, bizikidetzaz, aniztasunaz… aritzen

dira. Mundu zoriontsua eskuragarri jartzen digun diskurtsoa. 

Aitzitik, funtsean ez da ezer aldatu, «gauzak aldatu egin direla» esateko norberak

hartutako erabakia izan ezik. Edozer esateko aukera dugu, jakina, baina baldintza

objektiboak, kontraesan nagusiak, berdin-berdinak dira atzo eta gaur. Eta amnistiari

dagokionez, indarrean dirau, eta inoiz baino areago.

Berriz ere zorioneko giltza aipatuta… Itxura denez, bada, kartzelako giltzak etsaiaren

(bai, etsaiaren) eskuetan daude eta ez dago ezer egiterik, giza eskubideak exijitzea ez

bada. Eta, bide batez, urte gutxi barru norbaitek independentziaren giltza ere

oparituko digu… Eta hori guztia, espetxera joan behar izan gabe. Baten batzuek

gezurrak esateko ohitura hartu dute eta, are txarragoa, etxekoei esaten dizkiete. 

Gure errepresaliatu politikoek berehala kaleratzeko eskubidea dute, eta beraien

borroka militantearen duintasuna lagun.Apal baina duin. Izan ere, Euskal Herriaren

alde gehien eman dutenetako batzuei buruz ari gara; gure Herriaren alde gehien jasan

eta jasaten duten batzuei buruz. Eta, azken buruan, gaur egun atzeko aldeko bagoian

daude, ia-ia solte gelditzeko puntuan. 

Eta ez du balio esateak, baten batek esan duen bezala, guda guztietan batzuk besteak

baino kaltetuago gertatzen direla.Horrela jarraituz gero, ordea, euskal preso politikoek

oso irtenbide eskasa dute, eta oso berandu etorriko da, gainera. Larria litzateke hori

onargarritzat jotzea. 

Are gehiago gorago esan dugun bezala, Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala

erdiesteko bidea luzea izango dela dirudien honetan. Eta ezin bestela izan, beste baten

batzuek dioten bezala, Euskal Herrian ezin delako bakerik egon, bi Estaturen zanpaketa

jasaten dugun bitartean. Eta ez da inon inoiz gertatu norbaitek inoren lurraldea

indarrik gabe, indarkeriarik gabe okupatu izana. Argi dago Espainia eta Frantzia prest

daudela Euskal Herriaren zapalkuntza armen bitartez defendatzeko, duela mende

askotatik hona euren okupazio eta kolonia guztietan egin duten bezala. 

Hartara, une honetan ez dugu beste aukerarik, amnistiaren eduki osoaren alde

borrokatzen jarraitzea ez bada. Euskal Herriko seme-alabak direlako, euren herriaren

askapen nazionalaren eta sozialaren militanteak direlako, Herri hau kalean osatzen

dugunon duintasunagatik, elkartasunagatik, letra osoarekin bat etorri ez arren.Aski

da! Amnistia Osoa. Eta ez dezagun ahantz militante izateko edo jardun horretan

aritzeko era asko daudela. Herritar xeheen arteko komunikazioa da bat; borroka honen

beharra eta garrantzia aldarrikatzeko bozgorailu txikien lana; edota elkarretaratzeak,

ibilaldiak, txartelak, manifestazioak, batzarrak… AMNISTIAren aldarrikapena geldiezin

bihurtzeko gai izan behar dugu. 

Ildo horretan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta

eta dozenaka elkarte, kolektibo, alderdi eta, batez ere, ehunka herritarren atxikipena

jasota, datorren azaroaren 26an Bilboko Jesusen Bihotzean arratsaldeko 6an abiatuko

den AMNISTIAREN ALDEKO manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi dugu. Bertan

izango gara.

Gehiago