Ariketa militar berriak Bardeetako Parke Naturalean

Azaroaren 3 eta 4an arituko da Espainiako Armada benetazko munizioa erabiliz Badeetan. Informazio gutxi eman dute Bardeetako Juntatik, baina egun hauetan ezin izanen dela Bardeetako hainbat lekuetatik pasako abisatzen dute euren webgunean.

2016-ko urriak 31

Benetako munizioarekin ariko dira Espainiako armadako hegazkinekin ariketa militarrak egiten. Azaroaren 3an eta 4an bideak moztu eginen dituzte eguerdiko hamabietatik ordu bietara.

Defentsa Ministerioak Ekaitza izeneko maniobretan baino ez dutela benetako munizioa erabiltzen esaten badu ere, datozen egunetan ere eginen dute.

Bardeako webgunean argitaratu berri dutenez, azaroaren 3an eta 4an, armametu errealarekin eta perimetruan ohi bezala isten ditzuten errepideak bi orduz izanen direla itxiak.

Espainiako armadak eskualde hartan urtero egin ohi dituen maniobra militarrak salatzen dituzten urtero, eta eskatu diete erakunde zein instituzioei presio egin dezatela Espainiako armadari Bardea erabiltzea ahalbidetzen dion kontratua luza ez dadin. Egun indarrean dagoen hitzarmena 2018an amaituko da.

Gehiago