Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxea erasotu dute bere inaugurazioa baino egun batzuk lehenago

Harriak bota zituzten hainbat lehio apurtuz eta hainbat objektu erre zituzten. Gertakariak pasa den igande goizaldean eman ziren. Datorren asteburuan publikoki zabalduko ditu bere ateak gaztetxeak.

2016-ko urriak 24

Pasa den igandeko goizaldean, Alde Zaharreko gaztetxea erasotua izan zen. Harriak jaurti zituzten hainbat lehio apurtuz ta gainera gaztetxe kanpoko zeinbat objektu erre zituzten, gazte karroa horien artean.

“Gertakari hau ez da berria, izan ere, ireki zenetik era askotako erasoak jasan baititu”, salatu dute gaztetxeko kideek.
“Gertatutakoak, oraindik ere, ignorantzian jatorria duten ideologiak bizirik jarraitzen dutela azaleratzen du”, gehitu dute.
Hala ere, eraso hauek “gure ideiak argitu eta pentsaera indartu besterik ez dute egiten”, azpimarratu dute.

Datorren asteburuan gaztetxea publikoki zabalduko ditu bere ateak. Ostiralean Euskal Herriko gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldi bat eginen da, eta larunbatean goiz goizetik hasiko dira jarduerak: umeendako tailerrak, bermuta, herri bazkaria, musika, kalejira bat eta kontzertuak izanen dira gaztetxe berrian, eta eguna ongi bukatzeko, gaupasa.

Gehiago