Eskolarako garraio eskubidea bermatuko zaie “eremu ez euskalduneko” D ereduko familiei

Azken urteetan izandako borroka eta ekimenen ondorioz, behingoz, Lizarraldeko ikasleek garraio publikoa izanen dute.

2016-ko irailak 7

Lizarraldean modu duin batez euskaraz bizi eta ikasterako bidean
aurrerapauso historiko bat eman da gaur goizean. Aurrenekotz ailegatu da
eskolara joateko txikiendako autobusa zonalde ez euskalduneko
herrietara, Iturriaga, Allo, Oteitza, Antzin, Azedo…matrikulazioa
duten herri guztietara ailegatuko da garraio publikoa.

Ospakizun eta
emozioz beteriko momentua izan da. Kurtso berriaren hasierarekin
batera, eskubideen ukazio etapa luze bati eman zaio amaiera.

Gehiago