Larunbata honetan Etxarrira joateko deia zabaldu dute presoen aldeko gose grebalariek

Huelvako kartzelan eta Etxarri Aranatzen burutzen ari diren borrokaldiak babesteko eta preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa deitu du Irailaren 3an arratsaldeko 19:00etan. Manifestazioa Etxarriko plazan hasiko da. Bertan aurkitzen diren gose grebalariek preso, iheslari eta deportatuen eskubideak defendatzera deitu dute.

2016-ko irailak 1

Huelvako espetxean borrokan jarraitzen dute bertan aurkitzen diren euskal preso politikoek. Gaur bertan, Patxi Ruiz Txantreako presoak gose grebari ekin dio. Hurrengo 7 egunetan bera izanen da borroka honen lekukoa hartuko duena.

Beste aldetik, Fleury-Merogis espetxeko euskal preso politikoen senideek Etxerati jakinarazi diotenez, modulo berean batuak izatea lortu berri dute. Izan ere, orain arte bi modulo (departamentu) ezberdinetan mantentzen zituzten, euren arteko dispertsioa areagotuz. Elkarrekin batu zitzaten protesta dinamika bat abiatu zuten maiatza hasieran.

Euskal presoen protestak kanpoko bultzada izan zuen, espetxe kanpoko gutun bidalketa masiboari esker kartzela horretako zuzendaritzari.

Neurri horrek ez zien, ostera, kartzela berean diren emakumezko euskal presoei eragin, modulo berdinean aurkitzen baitira, eta jarduera eta komunikazioak konpartitzen dituzte.

Gehiago