Etxebizitza eskubidea, egungo Nafar gobernuarekin ere bermatu gabeko eskubidea
Erregimenaren etxebizitza legeari eginiko moldaketak, zerbait egiten ari denaren sentzazioa hedatzeko erreforma txikiak baino ez dira, arazoa muinetik hartzen ez dutenak. ETXEBIZITZA HUTSEN ERABILERA!!
Elkartzen elkartea
2016-ko uztailak 27
Nafarroan 35.000 etxebizitza huts egonik, eraikitzen jarraitzea onartzerik ez dugu. Xahubide izugarria da, lurraren okupazioa haundituz, saneamendu eta sare elektriko gehiago beharko dira (ur eta energia kontsumoa), garraio eta ibilgailu mugimendu gehiago…hirigintza eta ekologiari izugarrizko kaltea eraginez, xahubide ekonomiko haundia suposatuz. Baliabide eta energia efizientziaz ari bagara, jadanik duguna erabili eta hobetzean dago gakoa.
Zergaitik eraikitzen jarraitzearekin tematu herri eta hirietan etxebizitza hutsak dauden bitartean?
Akordioak sinatu dituzte eraikitzaile espekulatzaileekin, “banco malo”eta epaileekin, lapurreta eta arpilatzea baimendu eta posible egiten dutenekin alegia. Zer da hontatik espero dezakeguna? Ogi apurrak baino ez, bitartean etxebizitza eskubidea bermatu gabe baina negozio egitera datozenei irabaziak ziurtatuz, diru publikoa esku pribatuetara bideratuz dirulaguntza eta desgrabazioen bitartez. Bestalde partehartze soziala egon izana antzeztu dute desjabetzen aurkako elkarte batekin akordioa sinatuz.
Hau ez da inolaz eraldaketa sozialerako bidea. Hau ildo beretik jarraitzea da nahiz eta alokairu eta birgaitzearen inguruko pintzelada positibo batzuekin margotu. Lege berri bat eta partehartzerako kontseiluaz hitzegiten da baina justu uda sasoi bete betean datoz intentziook.
Urteak daramatzagu etxebizitzek duten funtsio soziala bete behar dutela esaten, beharra dutenen serbitzura egon beharko litzatezkelarik. Zergaitik jarraitzen dute bai gobernuak zein administrazio ezberdinek etxebizitza huts ugari edukitzen ? Alokatzen den gutxiak, zergaitik dute pertsona askorentzako eskuragaitzak diren prezioak? Negozioa ziurtatuta dago errenta eta prezio altuak mantenduz. Merkatuaren logikatik atera beharra dago etxebizitzaren inguruan ematen den espekulazioarekin bukatuz. Ez subentziorik, ez laguntzarik ezta karitatea ere. Soilik pertsona orori oinarrizko eskubideen bermatzea, etxebizitza eskubidea barne eskubide soziala eta humanoa baita.
Hortarako Alokairu sozialerako etxebizitza parke publikoa osatzea beharrezkoa da, administrazio, banku, armada eta pribatuek dituzten etxebizitza hutsez osatua. Pertsonen dirusarreren %15-era mugatutako alokairuak ezarriz. Administrazio publikoek gestionatua izan beharko litzateke, erakunde pribatuei eskumenik eman gabe inolaz ere eta partehartze soziala nahita nahi ez bermatuz.
Pertsona guztioi etxebizitza eskubidea bermatuko ligukeen etxebizitza lege bat da behar duguna. Estatu Espainiarrak gure eskubide eta legeak ukatu eta errekurritzen baditu, erabaki politikoak eta burujabetza beharko dira garatu ahal izateko. Hontarako ongarri beharrezkoak izanik, auzo eta herrietan antolatzea eta borrokatzea, herri mugimenduaren lana eta Euskal herrian bizi garenon kontzientzia astintzea. Eskubideak ez bait dira ukatzen edota murrizten eta are gutxiago negoziatzen, errespetatu eta bermatu egiten dira.