Sakabanaketa “zigor gehigarria” dela gogorarazi dute Iruñean
Salbuespen neurriek Europako legedia urratzen dutela gogorarazi du Sarek.
2016-ko ekainak 19
Sarek deituta sakabanaketaren aurkako manifestazioa egin dute Iruñean, Stop dispersioa lemapean. Antolatzaileek gogorarazi dute sakabanaketa presoaren senideentzako “zigor gehigarria” izateaz gain, Europako legeen aurkakoa ere badela.
“Bada garaia espetxe politikak aldatzen hasteko, eta hori bera eskatuko diogu hauteskundeen ostean, Madrilen osatuko duten gobernu berriari”, adierazi du Sareko kide Aitor Etxeberriak. Bide batez, gogorarazi du senideek astero milatik gora kilometro egin behar izaten dituztela, euren biziak arriskuan jarriz.
“Badakigu sakabanaketa amaitzeko ordua dela. Ez dago aitzakiarik. Garai berriek formula berriak eskatzen dituzte”, aldarrikatu du Sarek. Haren eskaerekin bat egin dute ehunka lagunek Nafarroako hiriburuan. Baina protestaren aurretik ere hainbat pertsona ezagunek egin dute bat bi elkarteen eskaerekin, besteak beste, Julio Soto bertsolariak edota Xabier Morras margolariak.