Pello Mariñalarena gogoan, arte lanen erakusketa jarri dute martxan Sakanan

Sare Herritarrak gaixo larriak dauden euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko eta Pello Mariñalarena Etxarriko bizilagunaren heriotza gogora ekartzeko, erakusketa ibiltari bat prestatu du. Pasa den maiatzaren 15ean Etxarri Aranatzen hasi zen bere ibilbidea, eta laister Iruñea bisitatuko du.

2016-ko maiatzak 18

Pello Mariñelarena euskal preso politikoaren lanen erreprodukzioarekin antolatutako erakusketa ibiltaria hasi da bere bidea. HIESak jota, espetxean “inolako mediku-arretarik gabe eta baldintza penagarritan hiltzen utzi” zutela gogorarazi nahi du Sarek erakusketaren bidez. “Pelloren giza eskubideak azken muturreraino nola bortxatu zituzten nabarmentzen du erakusketak, baina, batez ere, gaur egun, Pello bezala, gaixo dauden euskal preso politikoen askatasuna” aldarrikatzeko bitartekoa izan nahi du etziko erakusketak. Aldi berean, etxarriarraren lanaren aitortza ere izan nahi du.

Hurrengo egunetan Sakanan ikusgai izanen da, eta laister Iruñera iritsiko da.

Gehiago