Hezkuntza Sistema Propioa IRUTEN

LAB Irakaskuntzako arlo ezberdinetako langileek agerraldi egin dute. Bertan Euskal hezkuntza sistema IRUTEN dinamika aurkeztu dute.

2016-ko maiatzak 12

LABek ezinbesteko jotzen du Euskal Herriak egun, zein etorkizun hurbilean, behar duen hezkuntza eredua gaurdanik iruten hastea. Azken urteotan garatutako oinarrietan aurrera egin nahi du LABek: inposizioak salatzeaz gain, Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistemaren bidean urratsak ematea.
LABen hitzetan; “Badira nazio bat egituratzeko orduan funtsezkoak diren osagaiak. Hezkuntza horietako bat da, baina hori baino gehiago ere bada. Hezkuntza nazio baten etorkizuna bermatzeko ezinbesteko tresna da. Belaunaldi berriek osatuko baitute biharko jendartea. Jasotzen duten heziketa nolakoa, biharko jendartea halakoa. Horrela, hezkuntza euskaldunak jendarte euskalduna sortuko du; hezkuntza askatzaileak, jendarte askea…
LABek urrats berri bat eman nahi du bide horretan. Honako ekarpena egin nahi du, hain zuzen ere: Hezkuntza Sistema Propioa Iruten dinamika. Eta zergatik IRUTEN? Bada, ezinbestekoa jotzen dugulako Euskal Herriak egun, zein etorkizun hurbilean behar duen hezkuntza eredua gaurdanik iruten hastea.
Antolatu duten dinamikaren helburuak honakoak dira:

  • • Euskal hezkuntzaren xedeez gaineko hausnarketa burutu.
    • Hezkuntzaren baitan biltzen garenon arteko esperientziak ezagutu.
    • XXI. mendeari so Euskal Herriak behar duen eskola ereduaren gaineko adostasunak bildu.
    • Hezkuntza Sistema Propioaren bidean tresna eraginkorrak osatu.

Gehiago