KYBSEko langileek kontingentzia arrunta zein profesionalen kudeaketa sistema publikoan egitea erabaki dute

KYBSEko langileek —aurreko AP Amortiguadores—, erreferemduma egin dute izan ditzaketen baja arrunt edo profesionalak mutuek kudeatzen jarrai zezaten edo etorkizunean kudeaketa hori Osasunbidearen bidez egin dadin erabakitzeko.

2016-ko maiatzak 2

Erreferendumaren emaitzen arabera, Nafarroako Industriako bigarren enpresa haundienaren langileen %94k Osasunbidearen aldeko apustua egin dute eta Mutuak uztearen alde agertu dira.
LAB sindikatutik adierazi dute emaitza hauek oso arrakastatsuak izan direla eta duten pertzepzio nagusia berresten dela: “langilegoaren gehiengo batek nahiago du bere gaixotasun edo istripuak sistema publikotik kudeatzea mutuetatik egitea baino. Kybseko langileek argi eta garbi erakutsi dute Mutuekiko beraien adostasun eza osasuna lehenetsi beharrean beraien interes ekonomikoak lehenesten baitituzte”.

Gehiago