Babes zabala Joxe Aldasoro eta Patxi Arratibel “Xafan”i Etxarri Aranatzen

Joxe Aldasoro eta Jon Patxi Arratibel "Xafan" auziperatuei babesa eta elkartasuna adierazteko deitutako Libre Eguna ospatu zen pasa den larunbatean Etxarri Aranatzen. Xafan pasa den apirilaren 14an epaitua izan zen Madrilen, eta bi urteko espetxe zigorra onartu zuen. Aldasorok maiatzaren 17an hitzordua dauka Auzitegi Nazionalean, eta 9 urteko espetxe zigor eskariari egin beharko dio aurre.