Besarkatu ekimenak aldaketaren aldeko Nafarroako parlamentarien eskutik babesa jaso du

Larunbatean ospatuko den Besarkatu ekimena babestu dute Nafarroako zenbait parlamentarien babesa jaso du. Maria Solana (Geroa Bai), Miren Aranoa eta Esther Korres (Eh Bildu), Tere Saez (Podemos) eta Marisa de Simon (Izquierda-Ezkerra) parlamentarioek sostengua adierazi diete Tafallaldeko D Ereduko guraso eta ikasleei.

2016-ko apirilak 20

Besarkatu ekimena Tafallako herriko plazan ospatuko da. Goizetik kale animazioa, musika eta haurrendako jokoak izanen dira. DJota Txok alaituko du musikaz plaza. Zuriñe Hidalgok aldiz, ekimena bera gidatuko du.  Eguerdiko 12:30ean zonalde diskriminatuan, D eredua eskola publikoetan aukeratu  duten familiei “besakada” emanen zaie, Tafallako kioskotik, Zuriñe Hidalgok, Hesian taldeko abeslaria,  aurkeztua, eta DJ Jotatxoren laguntzarekin. Ondoren, luntxa izanen da.

Besakartu ekimenean parte hartuko dute Tafallako, Lodosako eta Kaparrosoko D ereduko familiak; D eredua, Nafarroako zonalde diskriminatuko beste herrietan, aukeratu duten familiak; Abartzuzako, Lezaungo eta Zudaireko eskolak eta familiak, aurtengo irailetik, D eredua zabaltzea lortu dute eta.  Familia hauez gain, Javier Ibañez, Tafallako eskola publikoko zuzendaria, Pablo Azkona, Lodosako alkatea, Begoña Bitorika, Sortzen Elkarteko koordinatzaile orokorra, Paul Bilbao, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko lehendakaria, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko Presidentea, Hezkuntza Departamenduko ordezkari bat, Mikel Arregi, Euskarabideako Zuzendaria, euskalgintzako ordezkariak, LAB, ELA, STEILAS, Geroa Bai, EHBildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra izanen dira Tafallan.

Gehiago