Jorge Olaizen aurkako “muntai poliziala” salatu zuten Alde Zaharrean

15 urteren ostean, bat bateko lekuko baten testingatzak eraman zuen berriz ere Jorge Olaiz espetxera. Izan ere, Alde Zaharreko preso politikoak 13 urteko kondena osorik bete zuen, eta 2014ko maiatzean askatasunean gelditu ostean, Goardia Zibilak ordura arte kausan sekula azaldu ez zen bat bateko lekuko bat aurkitu zuen, eta Olaiz berriz espetxeratu zuten. Eta sakabanatu ere. Gaur egun A Lama espetxean aurkitzen da, bere etxetik 600 kilometrotara.