TRWko zenbait langilek kontu korrontea ikusita jakin dute kaleratu dituztela

Zuzendaritza gaur hasi da kaleratzeak gauzatzen, enplegu-erregulazioko espedientea aplikatuz. LAB sindikatuak Twitter bidez salatu du zenbait kaleratuk nola jaso duten berria.

2016-ko martxoak 21

ZF TRW multinazionalak 123 langile kaleratuko ditu, langileen batzarrak otsailaren 23an zuzendaritzaren azken eskaintza onartu eta gero. Landabengo lantegian orotara 620 dira. Beraz, ia bostetik bat geratuko da kale gorrian. 64 langile arruntak izanen dira, 37 biltegikoak eta 22 teknikoak eta administratiboak.
Langile Batzordeko ordezkariek esana zuten aurreikusten zutela zuzendaritzak Aste Santuan jakinaraztea kaleratzeak. LABek Twitter bidez salatu du zenbait langilek haien kontu korrontea ikusta jakin dutela kaleratu dituztela, kalte ordaina hor sartua zela ikusita.

Trabajadorxs de @ZF_TRW enterandose que estan despedidxs al mirar la libreta bancaria………
— LAB ZF_TRW (@LabTrw) 21 de marzo de 2016

Zuzendaritzak hasiera batean 250 langile kaleratuko zituela iragarri zuen. Hilabeteko negoziazio prozesu gatazkatsuaren ondotik, Langileen Batzordeak zenbait hobekuntza lortu zituen, ez ordea kaleratuak 123 baino gutxiago izatea.

Gehiago