Hector Barandika antsoaindarra epaitu dute gaur goizean

Gaur, martxoaren 3an, Antsoaingo bizilaguna den Hector Barandika epaitua izan da. ‪#‎28akereLibre‬ epaiketaren testuinguruan, zazpi euskal gazteren sententzia eta kartzela aginduaren kontrako protesta ekintza batean parte hartu zuen eta hamaika hilabeteetako kartzela zigorra eskatzen dute bere kontra.

2016-ko martxoak 3

Egoera hau salatu nahian, goizeko 9etan Iruñeko auzitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute, eta arratsaldeko 19etan Antsoaingo Euskal Herria plazan ere informazio batzarra eta elkarretaratzea eginen dute.

“Gaur, epaitzen naute 2015eko maiatzean, nik beste gazte batzuekin batera egindako ekintza desobediente eta solidario baten harira”, esan du gazte auzipetuak. “Epaiketari dagokionez, erresistentzia delitu batengatik 11 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen didate. Zigor eskaera imajinazio handiko polizien deklarazioan oinarritzen da baina abokatuekin egindako lanarekin batera saituko gara bertsio hori desmontatzen eta absoluzioa eskatzen”.

Gehiago