Igande honetan omenduko dute Angel Berrueta instituzio publikoen ordezkarien presentziarekin
Donibaneko Angel Gogoan plataformak iragarri duenez, lehenengo aldiz, Angel Berruetaren oroimen ekitaldi batean izanen dira Nafarroako instituzio publikoen ordezkariak.
2016-ko martxoak 11
Martxoaren 13an 12urte beteko dira Angel Berrueta erail zutenetik. Angel gogoan plataformatik familiak urte hauetan zehar erakutsitako “kemena eta duintasuna” azpimarratu nahi izan du. “Familiarentzat egia, aitortza eta erreparazioa lortzeko lanetan buru belarri aritu da. 12 urteetako egiaren estaltzea, ustezko auzokideen eztabaida edo istilu bat izan zela sinistarazteko eta 12 urteetako utzikeria instituzionala eta gero lortu dugu Iruñako udalak Angel motibazio politikoaren biktimatzat onartzea.”
Onarpen instituzional hau lortu bada ere, UPN eta PSNren “jarrera tamalgarria” salatu nahi izan du plataformak, “ez baitute gertatu zenaren egia aitortu nahi”.
Oroimen ekitaldia martxoaren 13an, hau da, igande honetan 12:00tan Donibane auzoan eginen da, Martin Azpilikueta kalean.