Gehiengo sindikalak LEParen aurkako mobilizazioak deitu ditu datorren asterako
Atzo goizean, funtzio publikoaren mahaiaren bileran gehiengo sindikalak (LAB eta ELA) ezetz esan zion LEP honi. Arratsaldean, Hezkuntzaren mahai sektorialean ere, gehiengo sindikalak (LAB, ELA eta Steilas) ezetz esan zion Gobernuaren proposamenari. Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte datorren asterako.
2016-ko otsailak 6
Datorren astean mobilizazioak egingo dituzte LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. Otsailak 8, 9 eta 10, Nafarroako Jauregiaren aurrean (Carlos III z/g), 12:00etan. Kontzentrazioen leloa “LEP IRUZURRA, ALDAKETARI BAI”. Sindikatu hauek Nafar jendartea mobilizaio hauetan parte hartzera gonbidatu nahi dute, eta bereziki prozesu honetan kaltetuak izan diren irakasleak.