Free Otegi, Free Them All

“Free Otegi – Free Them All” kanpainak beste aurrerapausu bat eman nahi du eta askatasun eskari bat askatasun aldarri bihurtu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat musikari, abeslari eta artista batu ditu nazioarteko kanpaina honek, guztien artean abesti bat grabatzeko eta mundu osoan zehar zabalduko den bideoklip bat egiteko. Hitzaren aldeko apustua egiteagatik preso dagoen ahots bat isildu nahi izan dutenei erantzun nahi zaie, hainbat ahotsen batasunarekin, hitzez eta kantuz.