13 pertsona epaitu dituzte Lizarran VOXen ekitaldi faxista bat saihesten saiatzeagatik

Lizarraldeko eta Garesaldeko 13 lagun epaitu dituzte gaur Lizarran, VOXek Julio Ruiz de Alda Falange Españolaren fundatzailearen omenezko ekitaldia salatzeko joan den otsailean Ega hirian egindako protestengatik jarritako salaketaren ondorioz.

2026-ko azaroak 25

Lizarrako Udalak VOXi utzi zion Kultur Etxearen erabilera ekitaldi horretarako, eta pertsona talde batek eserialdi baketsu bat egin zuen hori saihesteko. Guardia Zibilak eta Foruzaingoak banan-banan atera zituzten protestan ari ziren pertsonak, istilurik sortu gabe. Hainbat salaketa, inputazio, identifikazio eta isunekin amaitu zen protesta.

Gaur epaitu dituzten 13 pertsonei hertsapenak eta mehatxuak leporatzen dizkiete. Gainera, Mozal Legearen pean Guardia Zibilak jarritako bi salaketengatik 1.500 euroko isunei aurre egin beharko diete gazteek.

Epaitutako pertsonen aldeko elkarretaratzean faxismoaren aurkako oihuak egin dituzte.

Gehiago