Gizarte esku-hartzeko langileek hitzarmenean aurrerapausoak eta soldata parekatzea eskatu dute Iruñean

Gizarte esku-hartzeko langileek manifestazioa egin dute larunbat honetan Iruñean, LAB sindikatuarekin batera, Nafarroako sektoreko hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko. Administrazio publikoko langileen lan baldintzekin parekatzea aldarrikatu dute, eta soldata arrakala zein lantokian jasaten dituzten erasoak salatu dituzte.

2026-ko azaroak 21

«Lan bera, urtean 8.000 euroko aldea» eta «0 egun azken erasotik» izan dira langileek manifestazioan erakutsi dituzten mezuetako bi.

Soldata arrakala murriztea da LABen lehentasunetako bat hitzarmenaren negoziazioan. Sindikatuak soldata igoerak proposatu ditu sektoreko lan baldintzak administrazio publikoko langileen baldintzekin parekatzeko bidean. LABek salatu du langileek maiz jasaten dituztela erasoak lantokian, eta horiek prebenitzeko neurriak eta erasoen aurrean jarduteko protokoloak eskatu ditu.

Mobilizazioa «Langile publikoak gara» dinamikaren barruan egin dute. Ekimen horren bidez, LABek eta sektoreko langileek eskatu dute administrazio publikoak bere gain har dezala diru publikoz finantzatutako lanpostuen kudeaketa.

Gehiago