ELA: “Grebak gero eta eragin handiagoa du Hego Euskal Herri osoan”
ELAko goizeko bost mobilizazioak jendetsuak izan direla nabarmendu du. Etxebizitza eta Lanbide Gutxieneko Soldataren aldarrikapenak gizartearen erdigunean kokatu nahi izan ditu.
2026-ko azaroak 11
Azaroaren 11ko grebak aurrera jarraitzen du goizean, eta gero eta eragin handiagoa du Hego Euskal Herri osoan. Adibidez, hezkuntzak, zerbitzu publikoek eta beste sektoreek bat egin dute, eta manifestarien lehen zutabeak abiatuko dira 11.30etatik aurrera, eguerdian hiri nagusietako mobilizazioekin bat egiteko. ‘Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez’ leloa bere helburua lortzen ari dela baieztatzen du ELAk.
Zerbitzu publikoak
Lehen orduan esandako baieztatuz, garraio publikoko lerro askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari: Eusko Tren eta Metro Bilbao, adibidez. Errepidezko bidaiarien garraioa asko murriztu da (Lurraldebus, Bizkaibus, Bilbobus, Donostibus edo Zarauzko Hiribus).
Administrazio publikoan, esaterako Gipuzkoan eta Bizkaian, hamarnaka udaletxetan geldialdia ia erabatekoa da eta beste askotan oso jarraipen handia izaten ari da. Gasteiz, Aiaraldea, Gorbeialde eta Lautadako eskualdeetan lanuztea garrantzitsua izaten ari da, eta Nafarroan, Udal zerbitzuen jarduera oso murritza da hiriburuan eta herri batzuetan.
Eusko Jaurlaritzan jarraipen zabala ari da izaten.
Osasungintza
Osasungintzan eta gizarte ongizate esparruan, beste behin ere, gutxieneko zerbitzuen bitartez, milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie. Adibidez, gaueko txandetan, ia langile bakar batek ere ez du grebarekin bat egiteko aukerarik izan. Larrialdeetako langileak ere %100eko gutxieneko zerbitzuak pairatu dituzte. Ospitaleetan eta Lehen Arretan greba nabaritzen ari da.
Gizarte esku-hartze sektorean, grebak jarraipen zabala du. Zahar-egoitzetan eta eguneko zentruetan, grebak jarraipen oso zabala izan du: greba egin zezaketen langileen artean % 75tik gora. Adibidez, Gipuzkoan greba mugagabean dauden 8 lantokietan greba erabatekoa izaten ari da, eta Gasteizko Araiznabarran ere. Iruñerriko erresidentzietan, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak direla eta, greba egin ezin izan duten langileak asko dira. Elizondoko Benito Menniko langileek bat egin dute grebarekin.
Hezkuntza
Hezkuntza publikoko ikastetxeetan, jarraipena oso zabala ari da izaten: EAEn, haurreskoletan %90etik gorakoa; ikastoletan %80tik gorakoa; Irakasle publikoen %70tik gorakoa eta zerbitzuetako langileen %65etik gorakoa izan da jarraipena.
EAEn, ikastetxe ugaritan gutxieneko zerbitzuetako langileak soilik joan dira, esaterako Zumaiako BHI, Donostiko Zubietako Herri eskola eta Aitor Ikastola, Mutrikuko Goizeko Izarra, edo Gasteizko Zabalgana Lehen Hezkuntza. Haurreskola askotan ere hala izan da: Aietekoan eta Egiakoan Donostian, Amezketakoan edo Astigarragakoan Oria Goierrin, Derioko eta Loiuko haurreskoletan zein Bilboko Deustukoan eta San Frantziskokoan, zein Gloria Fuertes, Mariturri edo Urabustaiz Araban.
Dozenaka sukalde itxita daude, Zarauzko lehen hezkuntzakoa, Hondarribiko Talaiakoa, Donostiko Zuhaiztikoa edo Andoaingo Ondarretakoa Gipuzkoan, Markinako Beko Bentakoa, Santurtziko Emilia Zuzakoa, edo Basauriko Uribarrikoa Bizkaian eta Gasteizko Lope de Larreakoa eta Amurrioko Mendiko eskolakoa Araban besteak beste. Eta ikastetxe askotan garbitzaileen 100%ak egin du greba, Beasaingo BHI Lonaizpe, Arrasaten, Erandioko Tartangan edo Bilboko Elorrietan esaterako.
Heziketa Berezian gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri dira, eta greba eskubidea ia erabat deusezten dute. Gizarte ekimeneko ikastetxetan eragina ezberdina izan da lurraldeka. EHUk jarduera akademiko guztiak bertan behera utzi ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera oso murritza da, Mondragon Unibertsitatean bezala.
Nafarroako irakaskuntza publikoan, Iruñea eta Iruñerriko D ereduko ikastetxe askotan jarraipena ia erabatekoa izaten ari da; eta eskualdeka, Baztan, Bortziri eta Malerrekan zein Leitzaldean jarraipen oso zabala. Ikastoletan eta haurreskoletan jarraipen oso zabala izaten ari da.
Komunikabideak: EITB taldean grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da, eta informatiboak bakarrik ari dira emititzen (gutxieneko zerbitzuak). Honetaz gain, lehen orduan adierazi bezala, Gara, Naiz, Naiz Irratia, Berria taldea, Argia eta eskualdeko Hitzak greban daude.
Industria: ekoizpena etenda poligono askotan
Grebaren eragina oso handia izaten ari da, eta enpresa handi asko geldirik edo ia geldirik daude. Gipuzkoan, adibidez, jarraipena ia erabatekoa da enpresa hauetan: SAPA; Fagor Automotion, Korta, Ampo, Papelera del Oria, Plasnor, BST Rods, Estanda, Obe Hettich, Jaso, Lazpiur, Niessen, GKN Legazpi, Talleres Telleria, Iraundi, Kelsen, KSB Itur; Inda Taldea; Elmubas; Mendiaraiz; Corrugados; Natra; Garay; Tesa; Arcelor Bergara; Indar; Hine; CAF Irun eta Beasain; Lau lagun; Ubis; Mendiola; Ahlstrom, ITV zerbitzuak, Biele Azpeitia, ABC Eibar, JMA, Orona, Astigarraga kit line, Rodisa, Guibe, Lantier, Orbinox, Orkli, GH, Chinchurreta, Amets Berezao, Nemesio Zubia, Onnera Group, Polmetasa, Copreci, Oerlikon Blazers, Createch Medical, Shaeffer Iberica; Guerra Hnos; edo Indaux. Bide beretik, eta langileek hala erabakita, itxi egin dute honako kooperatibek: Irizar, Ulma… Bestela, eraikuntzan oso jarraipen zabala izaten ari da.
Antzeko zerbait gertatzen ari da Nafarroako ipar-mendebaldean: Condesa Zalain, Wisco Betelu; Savera; Barranquesa, Lamapor, Aceros Moldeados, CHGuema, Mecalsa, Guerra Hnos,Torraspapel; Magotteaux; eta Portland. Nabarmendu behar da Iruñerrian grebak izan duen eragina Volkswagen (guztiz geldirik), Argal, Kybse, Icer Rail edo Ingeteam enpresetan, besteak beste.
Grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da beste lurraldeetako enpresa garrantzitsuetan ere: Bizkaian (Lucart, Mondi, Winoa, Ingeteam, Comeco, Unilever, Sercoin, Nemak, Kautobe, Armearri, Egoin, Kide, Cikautxo, Eika, ZF Sachs, Cementos Lemona, Precero, Tepsa, Tenneco, Draxton, Cemosa, Cie Inyectametal, Talleres Ermua, Gestamp, Ecs Mobility, Naik Automotive, Laydez Gol, Talleres Arrarte, Azpiaran Berriz, Artiach, Grafo, Amurrio Ferrocarril eta Talleres de Precision).
Eta Arabako industrian ere jarraipen zabala ari da izaten greba; hala nola, Tubacexen, Inauxan eta Jez Sistemasen.
Nafarroako Erriberan, lanuzteak eragin nabarmena izan du, besteak beste, honako hauetan: Guardian, Congelados de Navarra, Florette eta Uvesa.
Zerbitzu pribatuetan, lanuztea nabarmendu modukoa izaten ari da
Zerbitzu pribatuetan lanuzteak nabarmenak dira eskualde askotan. Herri aunitzeko merkataritza txikia itxi da, baita eskola publikoetako, ikastoletako eta enpresetako jangela ugari ere (Bizkotzalde-Basauri, Urbi-Beasain, Izarraizpe-Apeitia, Olibete-Errenteria, Donostiako Jesuitak…). Nafarroako jangeletako gehiegizko gutxieneko zerbitzuak kontuan hartuta ere, jarraipen zabala da.
Adibidez, merkataritzan itxita direnen artean daude honako hauek: Bizkaian,
HyM, COS, Desigual, Diana promoción, Reponedoras Carrefour, Agfa (Ospitaleen zerbiztu informatikoak), Sephora Gran Vía, Scalpers, Woman Secret, Natura, Ayestaran Bilbo, Pull and Bear (Ballonti-Portugalete), Lidl (Zornotza), Com Center (Galdakao), Orange (Santutxu), Jysk (Berango), Punto Roma (Bilbo, arratsaldean itxita), Oysho Gran Via, besteak beste. Deichman eta Obramat (Sestao) lantokietan jarraipena oso handia izan da.
Loiuko aireportuko parkinga ere itxita dago, eta Hotel Abandoko logeletako garbitzaile guztiak greban daude.
Gipuzkoan, itxita daude General Óptica (Donostia, Irun), Natura (Donostia) eta Movistar dendak (Gros, Azpeitia, Arrasate, Irun). Eta Nafarroan, gutxienez Sephora (La Morea) eta BM (Altsasu).
Azpikontrata publiko asko batu dira grebara, besteak beste, lorezainak (Bilboko langileen %75a eta Taludeseko %50a) eta garbikuntza (Barakaldo, Santurtzi, Ballonti-Portugalete, Sestaoko eskolak, Petronor garbikuntza, Gueñeseko anbulategia, Bizkaiko epaitegiak, Irizar, CAF, Legazpi, Gorliz…)
Kiroldegi batzuk itxita daude Gipuzkoan (Orio, Tolosa, Beasain), Bizkaian (Muskiz, Santurtzi, Barakaldo, Leioa, Deio…) eta Araban (Murgia, Trinquete Salburua). Bi portuetan erantzun zabala dago, esaterako Pasaiako Portuko Agintaritzan eta Bizkaiko amarradoreetan.
Nafarroan, itxita daude bulego batzuk, besteak beste: Cederna-Garalur, Asorna eta DHL (garraoia).
Gehiago
TESTA funts putreak etxegabetu nahi dituen maizterren zutabe jendetsuak antolatu ditu LAB sindikatuak
Guardia Zibilak kargatu egin Altsasuko industriagunean piketea egiten ari zirenen kontra
8
