TESTA funts putreak etxegabetu nahi dituen maizterren zutabe jendetsuak antolatu ditu LAB sindikatuak
2026-ko azaroak 11
Milaka euskal langilek bat egin dute lantokiak hustu eta kaleak betetzeko deiarekin; Hego Euskal Herrian jarraipen oso zabala izaten ari dela diote sindikatuek, Espainiako Estatuan baino zabalagoa: industrian jarraipen oso zabala izaten ari da lau herrialdeetan; zerbitzu publikoetan ere nabarmena da eragina, bereziki irakaskuntzan eta udaletan; garraioan ere eragin nabarmena izan du. Bestetik, LAB sinkatuak nabarmendu ditu maizterrek egin dituzten mobilizazioak. “Eguneko protagonista nagusien artean dira ehunka maizter, etxebizitza eskubidearen alde LABekin batera gatazka sindikal betean direnak: LABekin batera antolatutako
mobilizazioetan eskatu dute etxebizitzarekin negozioa amaitzeko eta putre funtsak Euskal Herritik kanporatzeko. Espekulazioaren aurrean antolatzeko eta borrokatzeko deia egin dute”.
Gehiago
Guardia Zibilak kargatu egin Altsasuko industriagunean piketea egiten ari zirenen kontra
8
Espainiako Poliziak La Caixa-ren sarrera oztopatzen ari zen pikete baten aurka oldartu da eta lagun bat atxilotu dute
